

![]() |
||
Eusko Alkartasuna euskal esparru nazionaleko alderdi politiko sozialdemokrata da, eta Euskal Herriko lurralde-batasuna eta independentzia (Europar Batasunaren barruan Estatu propia eraikita), eta gizarte justuagoa eta solidarioagoa lortzea du helburu. EA alderdi abertzalea, demokratikoa, errepublikanoa, ezkertiar eraldatzailea eta ez-konfesionala da. Europak giza eskubideen, garapen iraunkorraren, gizarte-justiziaren eta bakearen aldeko jardunean duen tradizio aurrerakoian oinarrituta daude Earen teoria eta praktika. |
![]() |
![]() |
||
![]() |
Eusko Alkartasuna Gasteizen jaio zen orain dela 24 urte. Hasiera-hasieratik, helburuak gure herriaren independentzia eta gizarte justuago bat izan dira. Nazio mailako proiektu honekin batera Euskal Herriko herri guztietako udaletara eraman ditugu gure nahi hauek. Azken 8 urte hauetan Antxon Belakortu izan da beste hiri mota baten alde lanean aritu direnen ahotsa. Pertsonen ongizatea izan da gure borroka, etorkizunari begira eta gure historia ahaztu gabe. Eusko Alkartasunak iruzurra eta korrupzioa lotsagabe zalatu ditu, politika egiteko beste modu bat posible ikusten dugulako eta baloreak eta printzipioak gizarte demokratiko baten oinarrtzat jotzen ditugulako. Gasteizko Eusko Alkartasunan gaur egungo udal politikak markatzen duen erritmoarekiko kritiko diren herritar eta talde guztien indar batzea beharrezkotzat jotzen dugu, guztion artean inposatu nahi diguten hiri ereduari aurre egiteko. |
